Jon-(e)k argitaratua | 2026-04-14

GETXOKO MALAKATEAK EZAGUTZEN

Para ver en castellano: https://jonaurtenetxe.eus/conociendo-los-malacates-de-getxo/

Has gaitezen lantxo honetan MALAKATEA zeri deitzen diogun eta zer den hobeto ezagutzen.

Ni neuk eraikuntza honi buruz eduzki nuen lehen notizia Getxon aspaldian argitaratzen zen aldizkari batetan topatu nuen. GALEA zuen izena aldizkariak, zuzendaria Ramiro Pinilla idazle getxoztarra zen eta artikulua ¿Qué esconden los enigmáticos malacates? zuen izenburua. Sinadura Joaquín Cárcamo aparejadorea eta Industria Patrimoniaren euskal elkartearen lehendakaria zen (eta da nik uste). Argazkilaria Santiago Yaniz. GETXO_GALEA_248_1996_07_15.pdf

Getxon badago plaza bat getxoztarrok Malakatearen plaza izenez ezagutzen duguna eta Maidagan plaza izena duena. Honatx:

Maidagango malakatea. Jon Aurtenetxe Marcó

Bertaratzen bagara ohartuko gara eraikuntza honen goikaldean Bilboko harmarria dagoela, Bilbo hitza eta 1900 plakadun batez hornituta. Lehenego begiratutik arreta erakartzen digute bere adreilu gorriek eta harlanduzko ertzek. Non ikusten dugu horrelako material eta akabera dituen beste erainkuntzarik?. Bilbon bai noski!.

  Zergatik Bilboko harmarria?. Bada eraikutza bera, bere bezalako beste laurak eta guztiek estaltzen duten  uren garraio sistema osoa, Bilbok eraiki zituelako. Eta Bilkoko jabetza du sistema osoak?. Bai, ikusten dena eta agerian ez agoenarena. Beste gauza bat da eraikuntza hauek dauden lurrak, hau da, non dauden. Lurren jabetza desberdinak daude. Publikoa (Getxo eta agian Bilbo) eta pribatua.

Eta zertarako egin zuen Bilbok gaurko gure atentzioa deitzen duen sistema guzti hau?. Bada, Bilbok beren ur zikinak (fekalak) ibaira bota beharrean, itxasora zuzenean jaurtikitzeko diseinatu eta egin-egin zuen. Hau guzti hau 1891 eta 1901 urteen artean. Injenieritza lan bikaina eta aintzindaria izan zen hainbat arrazoiengatik. 

Lehena, Bilbon neurri batean ibaiko urak giza-kontsumorako hartzen ziren. 1885ean kolera izurritea gertatu zen hildako ugari eraginez eta industri eta mineria aktibitateak geldiaraziz. Ur zikinak ibaitik kentzea, beraz, Osasun publikorako aurrerapen handia izango zen. Hauxe zen helburu garrantzitsuena.

Bigarrena, erabilitako porlanezko tutuak estatuan (eta Europan ere ia) lehenengoetarikoak izan ziren (lehen aldia  1893. Urtean Lleidan Puigverden)

Kontua da Bilbok eta bere ibaiaren inguruko eskualdearen populazioa izugarri emendatzen ari zela, XIX.mendean, orduko industri-iraultzaren kariaz ( Siderurgiaren eraginez gehien bat: Labe garaiak eta abar). Ikus taula:

Bilboko poulazioa XIX. Mendean

 BilboEskualdea
185717.92327.644
188750.77252.326
190083.30681.480
191093.312103.780
1920   117.122136.267
1930161.987151.091
1939207.526 

Iturria:  Manuel Basas Fernandez, Bilbao 1969. 88-99 or. Ed: Bilboko Udala.

Apur bat behatuz gero 1857tk 30 urtetara eskualdeko populazioa ia bikoztu egin zen eta Bilbokoa ia hirukoiztu. Haskunde honen arrazoi bat da Bilbon integratzen direla ondoko herriak eta beste bat populazioaren emendaketa. Inmigrazio masiboa hurrengo urteetakoa gertatuko zen.

Gure helburuari dagokionez pentsatu behar dugu jende guzti honek eta industriaren ur zikin guztiak Ibaizabal ibaira isurtzen zirela.

Aldiberean ur potablea eraman behar zen biztanle guztien etxeetara. Urte hauen aurretik ura  ibaitik bertatik hartzen zen eta honek, gorago esan bezala, osasun publikoan arazo izugarri eta larriak ekarri zizkion Bilbo eta eskualdearen populazioari. Hileta tasa izugarri igo zen bertan.

Orduan 1891an ireki zute lehiaketa publiko bat ur zikina batu eta tuberien bitartez Bilbotik Abraraino eramateko. Recaredo de Uhagon injeniaritzaren “Men sana in corpore sano” proiektuak irabazi zuen lehiaketa. Urak San Ignazio auzoko Elorrietako biltokira eramago ziren eta bertatik 60 cmko diametro zuen hodi baten bitartez, eta ponpaz bultzaturik, Getxoko kostalderaino eramango ziren (gaur Tunelboka izenez ezagutzen dugun Flyscharen kala ederretaraino hain zuzen. Azpimarratu nahi dut Kondukzioa Getxon 2,5 altuerako galeria bihurtzen dela, bere barrutik ibiltzeko haina, alegia.

Elorrietako ponpa-etxea. Iturria:   https://ondarelagunak.eus/bombeadora-de-elorrieta/
Tunel boka 2026.Jon Aurtenetxe Marcó

Esan dut ur-kondukzioa tutu zuzen bat zela, pendiente gutxikoa, baina  kostaldera hurbildu hala, goiko lurra eta beraren artean kota diferentzia dago. Horri aurre egiteko, malakateak eraiki ziren bai eraikuntzako materialeak jesteko eta baita ere etorkizuneko erregistro eta mantenubide moduan. Euren azpiko sakonera beraz haunditzen doa. (Desnibel maximoa 85 m ingurukoa eta luzera da ondoko planoan erakusten den bezala). Ikus: Ur saneamenduaren ibilbidea (lotura honek google Earthera eroango zaitu).

Ur-kondukzioa 1902an hasi zen erabiltzen arrakastaz, baina populazioa hainbeste handitzen zen garaiotan 1920an ez zela nahikoa ur zikin guztiak batu eta garraiatzeko. Jaurtipenak ibaiara itzuli ziren.

Beste ezaugarri bat badute, alegia, estalkirik  gabe dizeinatu ziren. Ez dakit zergaitik edo zertarako, agian garraioan presio atmosferikoak erreztuko zuelakoan. Hori dela eta, baina, barruan landaredi ugari hazi da.

Lana egin zen eta Elorrietako ponpa-etxeaz gain bere beste aztarna ikusgarriak agertzen zaizkigu begien aurrean. Getxotik ibiltzen garelarik, 2.759 m-ko luzera duen tutuen gaineko Malakateen hilara dugu ageri-agerian.

Getxon zer ikusten dugu?

Bost Malakateen hilara da lan honen azaleko aurpegia.

Getxon dagoen Uren kondukzioaren gaineko lehenengo eraikuntza Ollarretxeko Malakatea da. Gaur egun ez da ikusten sasiek janda dagoelako. 1996ko uztailaren Galea aldizkarian ere Cárcamok aipatzen du ez zela ikusten. Egin zen ondoren garbiketa bat eta 2014ean egoera argazkian ikusten dena bazen ere, gaur berriro ikustezina dago.

Ollarretxeko malakatea 2026. Jon Aurtenetxe Marcó

Oraintxe badago martxan etxeak eraikitzeko proiektu onartu bat eta Malakatea hezituraren barruan geratu da. Esperantza daukat garbitu eta txukundu egingo dutela arkeologia industrialaren mesede eta oroimen.

Bigarren Malakatea Maidagan plazan dago, sarri Malakatearen plaza deitzen dugun horretan. Honexek dauzka Bilboko harmarria eta 1900 data. Ikus lan honen lehenego argazkia.

Hirugarren eraikina, Asabena izenekoa Polikiroldegiaren atzeko parkean dago (Gabroel Ramos Uranga kalean). Hau ondo mantenduta dago.

Asabena malakatea 2007an. Jon Aurtenetxe Marcó

Laugarrena Kortiñen dago, Andra Mari eskolaren atzean hain zuzen. Hau ere nahiko zikinduta dago eta heltzeko zail samarra.. gertatuko zaigu, ez bada eskolako patiotik.

Kortiñeko malakatea 2005ean. Jon Aurtenetxe Marcó

Bosgarrena Matxikortinekoa da; hau da, Galea golf zelaiaren atzeko hormaren ondokoa (Juan Vallejo kalean ). Oso-oso estalita egon da eta aurten 2026an garbitu da apur bat, heltzeko lain. Honi porlanezko zolu egin zitzaion, instripuak ekiditeko pentsatu nahi dut. Bera da sakonera gehien duena (lursoro horren altueratik itxasora 86 metro hain zuzen) eta hurrengo aztarna Tunelboka kalaren irteera izanik.

Matxikortiñeko malakatea 2025ean. Jon Aurtenetxe Marcó

Lur azpiko ur garraioaren azken eraikuntza, irteera,  Tunel boka dugu. Oraindik ere geratzen dira bere barruko ponpa baten hondakinak. Horiek ikusteko baina kalara bertara jeitsi behar da eta, arriskutsua izanik, ez dut gomendatzen.

Tunel bokan ur zikinen irteera.2017an. Jon Aurtenetxe Marcó

Malakateek gordetzen duten ur zikinen kondukzioa 1903an hasi zen erabiltzen. Bilboko eskualdearen heriotza-tasa ia erdira jeitsi zen berehala, beraz, helburu garrantzitsuena dezente bete zen. Baina populazioa oraindik gehiago emendatu zen (136.267 biztanle 1920an). Honen aurrean ezgauza gertatu zen instalazioa eta isurkertak ibaira itzuli ziren neurri batean behintzak.

Ondoren 1936 gudan, entzun dudanez, bonbardaketen aurreko babesa moduan erabili zen. Bilboko Metroaren lanek eta utzikeriak ere hondoratuta utzi zuten Elorrietako estazioa.

Getxo apur bat hobeto ezagunarazteko ez ezik bere ondarea mantentzeko eta balioan ipintzeko burutu den lantxo hau beste batzuen ekarpenei segida eman nahi dio; hala nola, Iñako Fernandez Arriagak AJANE ekartearekin burututako “Ibilbide kulturala Getxotik zehar” ekipena. Espero ditzagun elkarteen eta instituzioen aldetik beste ekarpen abesrasgarriak.

Kontsultatutako testuak:

Getxon, 2026ko apirilaren 14an, Jon Aurtenetxe Marcó


Utzi iruzkina

Atalak