Jon-(e)k argitaratua | 2026-04-14

GETXOKO MALAKATEAK EZAGUTZEN

Para ver en castellano: https://jonaurtenetxe.eus/conociendo-los-malacates-de-getxo/

Has gaitezen lantxo honetan MALAKATEA zeri deitzen diogun eta zer den hobeto ezagutzen.

Ni neuk eraikuntza honi buruz eduzki nuen lehen notizia Getxon aspaldian argitaratzen zen aldizkari batetan topatu nuen. GALEA zuen izena aldizkariak, zuzendaria Ramiro Pinilla idazle getxoztarra zen eta artikulua ¿Qué esconden los enigmáticos malacates? zuen izenburua. Sinadura Joaquín Cárcamo aparejadorea eta Industria Patrimoniaren euskal elkartearen lehendakaria zen (eta da nik uste). Argazkilaria Santiago Yaniz. GETXO_GALEA_248_1996_07_15.pdf

Getxon badago plaza bat getxoztarrok Malakatearen plaza izenez ezagutzen duguna eta Maidagan plaza izena duena. Honatx:

Maidagango malakatea. Jon Aurtenetxe Marcó

Bertaratzen bagara ohartuko gara eraikuntza honen goikaldean Bilboko harmarria dagoela, Bilbo hitza eta 1900 plakadun batez hornituta. Lehenego begiratutik arreta erakartzen digute bere adreilu gorriek eta harlanduzko ertzek. Non ikusten dugu horrelako material eta akabera dituen beste erainkuntzarik?. Bilbon bai noski!.

  Zergatik Bilboko harmarria?. Bada eraikutza bera, bere bezalako beste laurak eta guztiek estaltzen duten  uren garraio sistema osoa, Bilbok eraiki zituelako. Eta Bilkoko jabetza du sistema osoak?. Bai, ikusten dena eta agerian ez agoenarena. Beste gauza bat da eraikuntza hauek dauden lurrak, hau da, non dauden. Lurren jabetza desberdinak daude. Publikoa (Getxo eta agian Bilbo) eta pribatua.

Eta zertarako egin zuen Bilbok gaurko gure atentzioa deitzen duen sistema guzti hau?. Bada, Bilbok beren ur zikinak (fekalak) ibaira bota beharrean, itxasora zuzenean jaurtikitzeko diseinatu eta egin-egin zuen. Hau guzti hau 1891 eta 1901 urteen artean. Injenieritza lan bikaina eta aintzindaria izan zen hainbat arrazoiengatik. 

Lehena, Bilbon neurri batean ibaiko urak giza-kontsumorako hartzen ziren. 1885ean kolera izurritea gertatu zen hildako ugari eraginez eta industri eta mineria aktibitateak geldiaraziz. Ur zikinak ibaitik kentzea, beraz, Osasun publikorako aurrerapen handia izango zen. Hauxe zen helburu garrantzitsuena.

Bigarrena, erabilitako porlanezko tutuak estatuan (eta Europan ere ia) lehenengoetarikoak izan ziren (lehen aldia  1893. Urtean Lleidan Puigverden)

Kontua da Bilbok eta bere ibaiaren inguruko eskualdearen populazioa izugarri emendatzen ari zela, XIX.mendean, orduko industri-iraultzaren kariaz ( Siderurgiaren eraginez gehien bat: Labe garaiak eta abar). Ikus taula:

Bilboko poulazioa XIX. Mendean

 BilboEskualdea
185717.92327.644
188750.77252.326
190083.30681.480
191093.312103.780
1920   117.122136.267
1930161.987151.091
1939207.526 

Iturria:  Manuel Basas Fernandez, Bilbao 1969. 88-99 or. Ed: Bilboko Udala.

Apur bat behatuz gero 1857tk 30 urtetara eskualdeko populazioa ia bikoztu egin zen eta Bilbokoa ia hirukoiztu. Haskunde honen arrazoi bat da Bilbon integratzen direla ondoko herriak eta beste bat populazioaren emendaketa. Inmigrazio masiboa hurrengo urteetakoa gertatuko zen.

Gure helburuari dagokionez pentsatu behar dugu jende guzti honek eta industriaren ur zikin guztiak Ibaizabal ibaira isurtzen zirela.

Aldiberean ur potablea eraman behar zen biztanle guztien etxeetara. Urte hauen aurretik ura  ibaitik bertatik hartzen zen eta honek, gorago esan bezala, osasun publikoan arazo izugarri eta larriak ekarri zizkion Bilbo eta eskualdearen populazioari. Hileta tasa izugarri igo zen bertan.

Orduan 1891an ireki zute lehiaketa publiko bat ur zikina batu eta tuberien bitartez Bilbotik Abraraino eramateko. Recaredo de Uhagon injeniaritzaren “Men sana in corpore sano” proiektuak irabazi zuen lehiaketa. Urak San Ignazio auzoko Elorrietako biltokira eramago ziren eta bertatik 60 cmko diametro zuen hodi baten bitartez, eta ponpaz bultzaturik, Getxoko kostalderaino eramango ziren (gaur Tunelboka izenez ezagutzen dugun Flyscharen kala ederretaraino hain zuzen. Azpimarratu nahi dut Kondukzioa Getxon 2,5 altuerako galeria bihurtzen dela, bere barrutik ibiltzeko haina, alegia.

Elorrietako ponpa-etxea. Iturria:   https://ondarelagunak.eus/bombeadora-de-elorrieta/
Tunel boka 2026.Jon Aurtenetxe Marcó

Esan dut ur-kondukzioa tutu zuzen bat zela, pendiente gutxikoa, baina  kostaldera hurbildu hala, goiko lurra eta beraren artean kota diferentzia dago. Horri aurre egiteko, malakateak eraiki ziren bai eraikuntzako materialeak jesteko eta baita ere etorkizuneko erregistro eta mantenubide moduan. Euren azpiko sakonera beraz haunditzen doa. (Desnibel maximoa 85 m ingurukoa eta luzera da ondoko planoan erakusten den bezala). Ikus: Ur saneamenduaren ibilbidea (lotura honek google Earthera eroango zaitu).

Ur-kondukzioa 1902an hasi zen erabiltzen arrakastaz, baina populazioa hainbeste handitzen zen garaiotan 1920an ez zela nahikoa ur zikin guztiak batu eta garraiatzeko. Jaurtipenak ibaiara itzuli ziren.

Beste ezaugarri bat badute, alegia, estalkirik  gabe dizeinatu ziren. Ez dakit zergaitik edo zertarako, agian garraioan presio atmosferikoak erreztuko zuelakoan. Hori dela eta, baina, barruan landaredi ugari hazi da.

Lana egin zen eta Elorrietako ponpa-etxeaz gain bere beste aztarna ikusgarriak agertzen zaizkigu begien aurrean. Getxotik ibiltzen garelarik, 2.759 m-ko luzera duen tutuen gaineko Malakateen hilara dugu ageri-agerian.

Getxon zer ikusten dugu?

Bost Malakateen hilara da lan honen azaleko aurpegia.

Getxon dagoen Uren kondukzioaren gaineko lehenengo eraikuntza Ollarretxeko Malakatea da. Gaur egun ez da ikusten sasiek janda dagoelako. 1996ko uztailaren Galea aldizkarian ere Cárcamok aipatzen du ez zela ikusten. Egin zen ondoren garbiketa bat eta 2014ean egoera argazkian ikusten dena bazen ere, gaur berriro ikustezina dago.

Ollarretxeko malakatea 2026. Jon Aurtenetxe Marcó

Oraintxe badago martxan etxeak eraikitzeko proiektu onartu bat eta Malakatea hezituraren barruan geratu da. Esperantza daukat garbitu eta txukundu egingo dutela arkeologia industrialaren mesede eta oroimen.

Bigarren Malakatea Maidagan plazan dago, sarri Malakatearen plaza deitzen dugun horretan. Honexek dauzka Bilboko harmarria eta 1900 data. Ikus lan honen lehenego argazkia.

Hirugarren eraikina, Asabena izenekoa Polikiroldegiaren atzeko parkean dago (Gabroel Ramos Uranga kalean). Hau ondo mantenduta dago.

Asabena malakatea 2007an. Jon Aurtenetxe Marcó

Laugarrena Kortiñen dago, Andra Mari eskolaren atzean hain zuzen. Hau ere nahiko zikinduta dago eta heltzeko zail samarra.. gertatuko zaigu, ez bada eskolako patiotik.

Kortiñeko malakatea 2005ean. Jon Aurtenetxe Marcó

Bosgarrena Matxikortinekoa da; hau da, Galea golf zelaiaren atzeko hormaren ondokoa (Juan Vallejo kalean ). Oso-oso estalita egon da eta aurten 2026an garbitu da apur bat, heltzeko lain. Honi porlanezko zolu egin zitzaion, instripuak ekiditeko pentsatu nahi dut. Bera da sakonera gehien duena (lursoro horren altueratik itxasora 86 metro hain zuzen) eta hurrengo aztarna Tunelboka kalaren irteera izanik.

Matxikortiñeko malakatea 2025ean. Jon Aurtenetxe Marcó

Lur azpiko ur garraioaren azken eraikuntza, irteera,  Tunel boka dugu. Oraindik ere geratzen dira bere barruko ponpa baten hondakinak. Horiek ikusteko baina kalara bertara jeitsi behar da eta, arriskutsua izanik, ez dut gomendatzen.

Tunel bokan ur zikinen irteera.2017an. Jon Aurtenetxe Marcó

Malakateek gordetzen duten ur zikinen kondukzioa 1903an hasi zen erabiltzen. Bilboko eskualdearen heriotza-tasa ia erdira jeitsi zen berehala, beraz, helburu garrantzitsuena dezente bete zen. Baina populazioa oraindik gehiago emendatu zen (136.267 biztanle 1920an). Honen aurrean ezgauza gertatu zen instalazioa eta isurkertak ibaira itzuli ziren neurri batean behintzak.

Ondoren 1936 gudan, entzun dudanez, bonbardaketen aurreko babesa moduan erabili zen. Bilboko Metroaren lanek eta utzikeriak ere hondoratuta utzi zuten Elorrietako estazioa.

Getxo apur bat hobeto ezagunarazteko ez ezik bere ondarea mantentzeko eta balioan ipintzeko burutu den lantxo hau beste batzuen ekarpenei segida eman nahi dio; hala nola, Iñako Fernandez Arriagak AJANE ekartearekin burututako “Ibilbide kulturala Getxotik zehar” ekipena. Espero ditzagun elkarteen eta instituzioen aldetik beste ekarpen abesrasgarriak.

Kontsultatutako testuak:

Getxon, 2026ko apirilaren 14an, Jon Aurtenetxe Marcó

Jon-(e)k argitaratua | 2023-05-08

Iñakiri berandu!

Nahiz zulo haietatik zure borondatez

ibili ez izana

Nahiz zuri ez garaiz ez aurpegiz

partekatu jakin ez izana

Nahiz zurekin ez egon hainbeteko

denborako zure berriro etortzeetan

Nahiz mendiko ibilalditxoetan

edo mahaiko inguruetan

berriro ibili ez izana

Nahiz guzti hoiek eta gainontzeko

akordu eta bete ezindakoak

Nahieza ororen gainetik

Nire akordu eta bihotzean zagoz beti

Beti proiektu berrien

beste lagun, leku

Beti onura txarrenetik

Beti bihar bat

Beti hau amaitu da!

Beti gure nahiezatik

Zuretzat Iñaki

Gora Euskadi askatuta!

A pesar de que nunca tuviste

que pasar por aquel hotel

A pesar de que, seguro, no te lo supe decir

claramente y a tiempo

A pesar de no haberte visitado

en tus largas conlecencias

A pesar de no haber repetido juntos

aquellas salidas al monte

o a comer, mayormente

A pesar de todo eso y de más

que recuerdos y objetivos incumplidos

A pesar de todo ese

Mi pesar

Siempre te llevaré en mi recuerdo y

en mi corazón

Siempre con otros planes

otras vidas, otros lugares

Siempre buscando lo bueno en los recuerdos

Siempre diciendo mañana

Siempre ¡ Se acabó!

Siempre a nuestro pesar!

Zuretzat Iñaki eta

Gora Euskadi Askatuta!

Jon-(e)k argitaratua | 2023-02-06

Oroitgarriak

BARRENEN BOTATAKOAK

Herritik hirira

Eta berriz herrira

Bizitzaren ildoa

Blai ongarritu duzu

Horra hor atzeko

Ugari, zabal, aberats

Betirako zure uzta

Barren, 2012-01-27

Mundua ez da beti jai,

inoiz tristea ere bai,

baina badira mila motibo

gogoratzeko alai.

Bestela datozen penai

ez diet zurik bota nahi,

ni hiltzen naizen gauean behintzat

egizue lo lasai

Barren 2013-01/18

Bihotzean min dut, min etsia,

negar ixila darion mina.

Maiteñoa non: bi urtez, enarak

etorri garaiez, aldegina.

(Xabier Lizardi, 1930)

Barren 2014-01-16

Lau urtekoa epe hutsala

oroimenak ezin konta ahala

triste bizi naiz eta…

Nahiz eta maittia gurekin

betiko zagozala.

Barren 2016-01-22

Haztea ez da

 gauzak

gure atzean uztea,

ahaztea alegia,

gure barnean

gordetzea baizik.

Zurekin hazten jarraitzen dugu

Etxekoak

Barren, 2017-01-20

Maite ditut maite

geure bazterrak

lanbroak

izkutatzen dizkidanean

zer izkutatzen duen

ez didanean ikusten uzten

orduan hasten bainaiz

izkutukoa…

nere barruan bizten diren

bazter miresgarriak

ikusten.

(Joxean Artze)

Barren, 2018-01-19

Etxekoak

Beti izango zaitugu gogoan.

Barren, 2019-01-19

Zortzi

Zor

Hor

Urte

Ur

Dira

Zira

Gira

Barren 2020-01-16

Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak,
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien mila ernegai
iraganaren oroitzak.

 (Xabier Lete, A. Valverdek eta M. Laboak musikatua)

Barren, 2021-01-15

Nere maitea ez egon sustoz,
biziko gera munduan gustoz.
Palazio bat eginen dugu
sekalez edo lastoz.
Balkona ere basa lizarrez
teilatua belar igarrez.
Ala goizean enkargatu da
Baionako Pierres.

Barren 2022-01-21

Behin atzera begiratuz gero,

Izan dadila atzera oso.

Aurrera jarraitzeko,

zer hobeto

gaztaroko makulua baino.

Barren 2023/01/27

Hor ginan trikuharrian bisitan

Hor zaude zure betikoan, zurean

Orain bi mila urteko haien lez

Gogoratzen zaitugu maitasunez

Barren 2024/01/19

Txabi Etxebarrieta, “El caso más paradigmático” de un relato parcial. Jon O. Urain. Berria 22/09/2021

Frankismoaren azken urteetan giza eskubideen urraketen biktima izan ziren izen-abizen asko jaso ditu Javier Buces Aranzadiko historialariak (Sevilla, 1982) bere tesian, baina bat nabarmentzen da: Txabi Etxebarrieta. ETAko kidea zenaren autopsia eskuratu du Bucesek, eta, horretan oinarrituta, sektore batzuetatik eraiki den kontakizunari aurre egitea izan du jomugan: «Tesian lantzen diren kasuetako bat da, aipatu gabe doan beste helburu bat betetzeko: diktadura gozotzen ari den mugimendu historiografikoa desegitea». Biktimen Oroimenezko Zentroak eginiko lanak dira mugimendu horren adibide.

«Etxebarrieta da zuriketa horren kasu paradigmatikoena, Manzanas edo Begoña Urroz baino gehiago», Bucesen iritziz: «Akademiaren paradigmaren pean, proiektu nazionalista espainiarra ezkutatzen du, eta obsesioa dauka ez soilik ETA deslegitimatzeko, baita euskal nazionalismo eta independentismo osoari zilegitasuna kentzeko ere». Ez alferrik: «Hain zuzen ere, euskal nazionalismoa eta independentismoa izan zen diktadura benetan zalantzan jarri zuena, eta munduari euskal gatazka eta diktaduraren errepresioa ezagutaraztea aldarrikatu zuena».

ETAren lehen biktima hil zuen Etxebarrietak; 1968ko ekainaren 7an, Adunatik Villabonara bidean (Gipuzkoa), errepide kontrol batean geratu zituzten Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa. Etxebarrietak tiro egin zion Jose Pardines guardia zibilari, eta ihes egin zuten. Ihesean, Tolosako Bentaundin kontrol batekin egin zuten topo, eta bertsio ofizialak dio Etxebarrieta tiroketa batean hil zutela.

1968ko txostena

Zergatik Etxebarrieta? Ikerlariak gogora dakar 2018an argitaratu zutela Pardines: cuando ETA empezó a matar (Pardines: ETA hiltzen hasi zenean) liburua: «Txosten forentse bat dago txosten polizial baten barruan, eta hor aztertzen dira Pardinesen nahiz Etxebarrietaren heriotzak». Txosten hori Ferrolgo Artxibo Militarrean dago: «Ikerketa polizial bat da, gertatutakoa argitzeko. Liburuaren egileek Etxebarrietaren figura deslegitimatzen dute, eta hildako guardia zibilarena nabarmentzen». Nola? «Informazio historiko bat dago; Pardinesek bost tiro jaso zituela hurbiletik, eta, beraz, hil egin zutela; ez zela borroka batean hil, ezker abertzaleak esan izan duen bezala. Eta esanez Etxebarrieta bai hil zela borroka batean». Txosten polizial horretan Pardinesen autopsia dago, egiaztatzen duena bost tiro jaso zituela. «Hortik aurrera eraikitzen dute liburua, txosten forentsean oinarrituta».

Pardinesi buruzko liburuan, ordea, ez zaio inolako aipamenik egiten Etxebarrietaren txosten forentseari, agiri berean egon arren; lau orrialde atzerago, Bucesen hitzetan: «Kontakizun bat egitea bilatzen dute, ez egia akademikoa kontatzea: Pardines hurbil hil zutela eta Etxebarrieta borroka batean hil zela». «Asko kostata», lortu zuen txosten hori, eta ikusi zuen Etxebarrietak tiro bat zeukala bizkarrean: «Horrez gain, ikusi genuen bi guardia zibilen deklarazioak kontraesanezkoak direla, bi guardia zibil horiek izan zirela euren kidearen hilotza ikusi zuten lehenak, instrukzio epailea beste guardia zibil bat dela… Ikusi dugu Etxebarrieta ere hil zutela, erabat babesgabe zegoela emandako tiro bat zeukala».

Baztertutako datua

Elementu hori, ordea, ez dute jaso Pardinesi buruzko lanean; «alde batera utzi dute», Bucesen esanetan. Haatik, liburuak bide oparoa izan du: horretan oinarrituta, dokumental bat egin zen, eta telesail bat gero: La linea invisible. Buces: «Kontakizun bat sortzen da. Etxebarrietaren kasua paradigmatikoa da: ez da aitortua izan diktadura bateko Guardia Zibilaren bertsioa eta Etxebarrietaren familiarena daudelako; eta senideena askoz gehiago gerturatzen da txosten forentseak dioenera». Beraz, haren arabera, «bertsio ofizial bat» dago, «Begoña Urrozekin egon zen bezala, informazioaren parte bat kontzienteki alde batera uzten duena. Pardines hil zuten, eta Etxebarrieta ere bai. Zertara dator hori ezkutatzeko asmoa? Gizarte heldu batean bizi gara».

El historiador de Aranzadi Javier Buces (Sevilla, 1982) ha recibido muchos nombres de víctimas de violaciones de derechos humanos en los últimos años del franquismo, pero destaca uno: Txabi Etxebarrieta. Buces se ha hecho con la autopsia del que fuera miembro de ETA y, en base a ella, ha tenido en el punto de mira afrontar el relato que se ha construido desde algunos sectores: “Es uno de los casos en los que se trabaja en la tesis para cumplir otro objetivo que va sin mencionar: desmantelar el movimiento historiográfico que está dulcificando la dictadura”. Los trabajos realizados por el Centro Memorial de Víctimas son un ejemplo de este movimiento.

“Etxebarrieta es el caso más paradigmático de este blanqueo, más que Manzanas o Begoña Urroz”, opina Buces: “Bajo el paradigma de la Academia esconde el proyecto nacionalista español y tiene obsesión no sólo por deslegitimar a ETA, sino también por deslegitimar al conjunto del nacionalismo e independentismo vascos”. No en vano: “Fue precisamente el nacionalismo vasco y el independentismo el que cuestionó realmente la dictadura, y el que reivindicó dar a conocer al mundo el conflicto vasco y la represión de la dictadura”.

Etxebarrieta mató a la primera víctima de ETA; el 7 de junio de 1968, en el trayecto de Aduna a Villabona (Gipuzkoa), Etxebarrieta e Iñaki Sarasketa quedaron en un control de carretera. Etxebarrieta disparó al guardia civil José Pardines y se dieron a la fuga. En su huida, se encontraron con un control en Bentaundi de Tolosa y la versión oficial dice que Etxebarrieta fue asesinado en un tiroteo.

Informe de 1968

¿Por qué Etxebarrieta? El investigador recuerda que en 2018 se publicó el libro Pardines: cuando ETA empezó a matar (Pardines: eta empezó a morir): “Hay un informe forense dentro de un informe policial que analiza las muertes de Pardines y Etxebarrieta”. Este informe se encuentra en el Archivo Militar de Ferrol: “Se trata de una investigación policial para esclarecer lo sucedido. Los autores del libro deslegitiman la figura de Etxebarrieta y destacan la del guardia civil asesinado “. ¿Cómo? “Hay una información histórica; que Pardines recibió cinco disparos de cerca, por lo que fue asesinado; no murió en un enfrentamiento, como ha dicho la izquierda abertzale. Y diciendo que Etxebarrieta sí murió en un enfrentamiento “. En ese informe policial se encuentra la autopsia de Pardines que acredita que recibió cinco disparos. “A partir de ahí construyen el libro en base al informe forense”.

En el libro sobre Pardines, sin embargo, no se hace ninguna mención al informe forense de Etxebarrieta, a pesar de estar en el mismo documento; cuatro páginas más atrás, en palabras de Buces: “Buscan hacer un relato, no contar la verdad académica: que Pardines fue asesinado de cerca y Etxebarrieta murió en un enfrentamiento”. “Costando mucho”, consiguió ese informe, y vio que Etxebarrieta tenía un tiro en la espalda: “Además, vimos que las declaraciones de los dos guardias civiles son contradictorias, que esos dos guardias civiles fueron los primeros que vieron el cadáver de su compañero, que el juez instructor es otro guardia civil… Hemos visto que también asesinaron a Etxebarrieta, que tenía un disparo que le dió estando totalmente desamparado “.

Dato rechazado

Sin embargo, este elemento no ha sido recogido en el trabajo sobre Pardines, que “ha sido abandonado”, asegura Buces. Sin embargo, el libro ha tenido un gran recorrido: a partir de ahí se hizo un documental y luego una serie: la línea invisible. Buces: “Surge un relato. El caso de Etxebarrieta es paradigmático: no ha sido reconocido porque está la versión de la Guardia Civil de una dictadura y la de la familia de Etxebarrieta; y el de los familiares se acerca mucho más a lo que dice el informe forense “. Por tanto, según él, hay “una versión oficial, como hubo con Begoña Urroz, que prescinde conscientemente de parte de la información. Mataron a Pardines y a Etxebarrieta. ¿A qué viene el propósito de ocultarlo? Vivimos en una sociedad madura “.

Edurne Begiristainek Berrian, 2021eko ekainak 1. Itzulpena Itzultzaile neuronala

Gaur inauguratuko dute ETAren biktimak oroitzeko memoriala, eta elkarte memorialistek salatu dute ikuspegi «diskriminatzailea» duela. Memoria Osoa sareak protesta batera deitu du gaurko

Hoy se inaugura el memorial en recuerdo a las víctimas de ETA y las asociaciones memorialistas denuncian que tiene una visión “discriminatoria”. La red Memoria Integral llama a una protesta para hoy

ETAren biktimen omenezko memorialak gaur eguerdian irekiko ditu ateak, Gasteizen, eta zentro horren aurka agertu da Memoria Osoa, Euskal Herriko elkarte memorialista ugari elkartzen dituen sarea: salatu du biktimak oroitzeko zentroak ikuspegi «diskriminatzailea» duela eta «bizikidetzaren aurkako erasoa» dela. Gune horren edukiari eta helburuari desadostasuna agertzeko protesta egitera deitu ditu herritarrak. Gasteizko Foru plazan izango da bilkura, 12:00etan, biktimen memoriala eraiki duten tokitik metro batzuetara.

Iazko abenduan osatu zuten Euskal Herri osoko hogeitik gora elkarte memorialistak Memoria Osoa sarea, aldarrikatzeko zentro berriak memoria eta giza eskubideen urraketa «ikuspuntu integraletik» landu beharko lukeela. Ordutik, maiz salatu izan dute ETAren biktimen omenezko memorialak ez dituela biktima oro aintzat hartzen, eta, atzo, kritika horiek berretsi zituzten Nerea Martinez eta Josu Ibargutxi sareko kideek, komunikabideen aurrean: «Bizikidetzaren aurkako eraso bat da, planteamendu baztertzaile batean oinarritzen delako». Azpimarratu zuten Euskal Herriaren gatazkaren testuinguruan indarkeria adierazpen ugarik eragin dituztela zauriak, baina zentro berriak kanpoan utzi dituela «estatuaren aparatuek» eragindako milaka biktima.

Biktimak oroitzeko guneak erreferentzia gisa hartu ditu «terrorismoak» 1960tik eragindako biktimak, baina Memoria Osoa sareak uste du data hori diktadura frankistaren erdian aukeratzea «guztiz ausazkoa» dela, eta ez datorrela bat estatuaren indarkeriak lehenago eta beranduago eragindako sufrimenduaren mapan jaso beharreko errealitatearekin. Besteak beste, gogorarazi du garai hartan izan zirela fusilamenduak, epaiketaz kanpoko exekuzioak eta torturak, baina zentro berriak ez diela horiei aipamenik egiten.

Horiek hala, sareko kideek ohartarazi dute memoria kolektiboa «modu zatikatuan» jorratzen duen gune bat irekitzea «arazo bat» dela bizikidetzarako, eta eskatu dute giza eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eta dinamika «eraikitzaileak eta integralak» abian jartzeko. Botere publikoei ere zuzendu zaizkie, «bizikidetza adiskidetsu eta demokratikoa» sustatu dezaten eskatzeko. Elkarte memorialistek uste dute sufrimendu guztiekiko errespetuak eta gertatutako guztiaren memoriak ardaztu behar dutela bizikidetza, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzari, Gasteizko Udalari eta Arabako Aldundiari eskatu diete memorialaren patronatutik irteteko, «zentroak ez duelako bermatzen biktima guztien errekonozimendua».

El memorial en memoria de las víctimas de ETA, que abre sus puertas este mediodía en Vitoria, ha mostrado su rechazo a este centro, la red que agrupa a numerosas asociaciones memorialistas del País Vasco: denuncia que el centro de recuerdo a las víctimas tiene una visión “discriminatoria” y supone “un ataque a la convivencia”. Ha llamado a la ciudadanía a protestar por el contenido y el objetivo de este espacio. La concentración tendrá lugar a las 12:00 horas en la plaza de los Fueros de Vitoria-Gasteiz, a unos metros del lugar donde se ha construido el memorial de las víctimas.

Más de una veintena de asociaciones memorialistas de toda Euskal Herria constituyeron en diciembre del año pasado la red Memoria Integral para reivindicar que el nuevo centro debería trabajar la memoria y la vulneración de los derechos humanos “desde el punto de vista integral”. Desde entonces, han denunciado con frecuencia que el memorial en memoria de las víctimas de ETA no contempla a toda víctima y, ayer, los miembros de la red Nerea Martínez y Josu Ibargutxi reiteraron estas críticas ante los medios de comunicación: “Es un ataque a la convivencia porque se basa en un planteamiento excluyente”. Subrayaron que en el contexto del conflicto del País Vasco han sido numerosas las expresiones de violencia las que han causado las heridas, pero que el nuevo centro ha dejado fuera a miles de víctimas causadas por “aparatos del Estado”.

El espacio de recuerdo a las víctimas ha tomado como referencia a las víctimas causadas por el “terrorismo” desde 1960, pero la red Memoria Completa considera que la elección de esta fecha en medio de la dictadura franquista es “totalmente aleatoria” y no se corresponde con la realidad que debe recogerse en el mapa del sufrimiento provocado tarde y temprano por la violencia del Estado. Entre otras cosas, recuerda que en aquella época hubo fusilamientos, ejecuciones extrajudiciales y torturas, pero el nuevo centro no hace mención a ellas.

Así, los miembros de la red han advertido de que la apertura de un espacio que aborde “de forma fragmentada” la memoria colectiva es “un problema” para la convivencia y han pedido que se pongan en marcha proyectos y dinámicas “constructivas e integrales” que tengan en cuenta todas las vulneraciones de derechos humanos. También se han dirigido a los poderes públicos para pedirles que promuevan “una convivencia amistosa y democrática”. Las asociaciones memorialistas creen que el respeto a todos los sufrimientos y la memoria de todo lo ocurrido deben centrar la convivencia, por lo que piden al Gobierno Vasco, al Ayuntamiento de Vitoria y a la Diputación de Álava que salgan del patronato del memorial porque “el centro no garantiza el reconocimiento de todas las víctimas”.

Informazio gehiago

https://www.berria.eus/paperekoa/1888/006/002/2021-06-01/eh-bilduk-ohartarazi-du-biktimak-mailakatzeko-tresna-bat-dela.htm

Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

RAMON EL DEL BOMBO

AQUEL QUE TOCA EL BOMBO

SE LLAMA DON RAMÓN

Y TIENE LA NARIZ

COMO UN TRONCHO DE COL

FUE PARIENTE

DE UN INDIO DEL ORIENTE

QUE TENIA

SEI ILERAS DE DIENTES

FUE CAZADOR

ALLÁ EN FERNANDO PO MENUDA LA FAMILIA QUE TENIA DON RAMÓN

            Canción popular (¿)

            Recogida en la familia Aurtenetxe Zalbidea

Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

SAN JUAN ANTEPORTALETAÑAN

San Juan Anteportaletañan

Larunbat arratsaldian

Ama atso tronpeta joten

Motroilo baten gainian

Urra, Urra, Urrra, San Juanetan

Dantza egin dugu Enparantzetan

(edo Bart baratzetan”)

Oharrak: Buruz Maria Marcó kantatzen zuenetik hartuta. Herri kantua jasota dago: https://eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-5019/

Ba dago Eskoriatza ondoan (Mebiola inguruan) San juan Txiki izena duen ermita bat San Juan ante porta letaña deitzen dutena: https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Joan_Txiki. Gure familia Bergaran bizi izandakoa izaki, ermita honekin erlazionatu dugu guk beti kantu hau. Goiko web orri honetan ere aipatzen da kantua.

Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

ELIZATIKAN KONBENTURAINO

Elizatikan konbenturaino

egin digute galtzada,

azkeneko eguna da eta,

azkeneko eguna da eta,

azkeneko eguna da eta

goazen guztiok dantzara.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,.

Horrela bizi bagina beti,

Horrela bizi bagina beti,

Horrela bizi bagina beti

ondo ginake Kattalin.

Kattalin Katalin maitea!.

Kattalin Katalin ene maitea!.

……………………………………………………………………………………..

Zorioneko danbolin soinu ederra gaztearentzat:

mutilarentzat atsegin ona, baina hobea guretzat.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Txit poz haundia sentitzen degu gure bihotz barrenean

mutil gazteak jolas onean gurekin dabiltzanean.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

Kattalin ene maitea!

Kattalin ene maitea!.

Plaza Berrian mutil gazteak dantatutzeko gure zai,

zaleturikan gaude gu eta dantzatu gaitian lasai.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Euskal Herriko soinu alaiak, irrintzi eta algara

pozkidatzera goazen guztiak salto ta brinko plazara.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Zer atsegina jai artsaldean kontzejuko atarian

alkarturikan gabiltzanean guztiak erokerian.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Anonimoa

        Musika: Etxeberria-Gimon

Hitzak eta partitura: https://eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-4947/

Oharrak: Guk etxean lehenego ahapladia baino ez genuen abesten. Errepikapenak ipini ditut etxean egiten genituen beste. Beste datu base batzuetan KATALIN izenarekin agertzen da.

Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

HONDARRETAN

Hondartzan gelditu zan

nire maite lotan

Hondarretan zabalik

Kaia non dan goran.

Itxasoan gelditu

Zan eguzki …

Hondarretan zabalik

Plaia nun dan gora!

OHARRAK: Ez ditut aurkitu ez hitzak ez partiturarik (https://eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/bilatu/) goiko hitzak, beraz, buruz gogoratzen ditudanak dira.

Kaia eta plaia, adibidez, ez ditut argi.

Era berean, “Zan eguzki… hondarretan” errepikatzea leikeena da baina errima horrekin beste zerbait etorriko delakoan nago. “Zan eguzki galdaretan” adibidez.

….

Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

TXERU      

Txeru kartzelan dago,

damia kanpoan,

Txeruk gura leukela

ba leuko alboan.

Txeru!

Artakamara, motxoliñoa, domingilloa, laira lon.

Artakamara, motxoliñoa, domingilloa, laira lon.

Informazio gehiago: https://eusko-ikaskuntza.eus/es/fondo-documental/cancionero-vasco/ab-3535/#

Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

IRUTEN ARI NUZU

IRUTEN ARI NUZU

Iruten ari nuzu, khilua gerrian,

Ardura dudalarik nigarra begian.

Jendek erraiten dute ezkondu ezkondu:

Nik ezdut ezkon minik gezurra diote.

Ezkon-minak dutenak seinale dirade:

Mathel hezurrak seko koloria pherde.

—Jendek erraiten dute hal’eztena franko,

Ene maite pollita, zur’et’enetako.

Ezkontzen balin bazira mariñelarekin

Xardina janen duzu makalluarekin.

Ezkontzen balin bazira mandazainarekin

Arraina janen duzu oliuarekin.

—Anaia, nahi duzuia emazterik erosi:

Baratze kantoinetan sosian hemezortzi.

—Arreba, nahi duzuia gizonik erosi:

Eliza bazterretan bi sosetan zortzi.

Basa-nabartar eta laphurtarrez

 J.D.J. Salaberri: Chants populaires du Pays Basque. 187

Older Posts »

Atalak