Kartzela, Euskal Presoak, aspalditik datorren arazoa dugu eta jada konponbidean ipini behar dena.
La carcel, los Presos Vascos es un problema que viene de lejos y que hay que solucionar ya.
Kartzela, Euskal Presoak, aspalditik datorren arazoa dugu eta jada konponbidean ipini behar dena.
La carcel, los Presos Vascos es un problema que viene de lejos y que hay que solucionar ya.
Pertsonalak-n argitaratua
Gaur inauguratuko dute ETAren biktimak oroitzeko memoriala, eta elkarte memorialistek salatu dute ikuspegi «diskriminatzailea» duela. Memoria Osoa sareak protesta batera deitu du gaurko
Hoy se inaugura el memorial en recuerdo a las víctimas de ETA y las asociaciones memorialistas denuncian que tiene una visión “discriminatoria”. La red Memoria Integral llama a una protesta para hoy
ETAren biktimen omenezko memorialak gaur eguerdian irekiko ditu ateak, Gasteizen, eta zentro horren aurka agertu da Memoria Osoa, Euskal Herriko elkarte memorialista ugari elkartzen dituen sarea: salatu du biktimak oroitzeko zentroak ikuspegi «diskriminatzailea» duela eta «bizikidetzaren aurkako erasoa» dela. Gune horren edukiari eta helburuari desadostasuna agertzeko protesta egitera deitu ditu herritarrak. Gasteizko Foru plazan izango da bilkura, 12:00etan, biktimen memoriala eraiki duten tokitik metro batzuetara.
Iazko abenduan osatu zuten Euskal Herri osoko hogeitik gora elkarte memorialistak Memoria Osoa sarea, aldarrikatzeko zentro berriak memoria eta giza eskubideen urraketa «ikuspuntu integraletik» landu beharko lukeela. Ordutik, maiz salatu izan dute ETAren biktimen omenezko memorialak ez dituela biktima oro aintzat hartzen, eta, atzo, kritika horiek berretsi zituzten Nerea Martinez eta Josu Ibargutxi sareko kideek, komunikabideen aurrean: «Bizikidetzaren aurkako eraso bat da, planteamendu baztertzaile batean oinarritzen delako». Azpimarratu zuten Euskal Herriaren gatazkaren testuinguruan indarkeria adierazpen ugarik eragin dituztela zauriak, baina zentro berriak kanpoan utzi dituela «estatuaren aparatuek» eragindako milaka biktima.
Biktimak oroitzeko guneak erreferentzia gisa hartu ditu «terrorismoak» 1960tik eragindako biktimak, baina Memoria Osoa sareak uste du data hori diktadura frankistaren erdian aukeratzea «guztiz ausazkoa» dela, eta ez datorrela bat estatuaren indarkeriak lehenago eta beranduago eragindako sufrimenduaren mapan jaso beharreko errealitatearekin. Besteak beste, gogorarazi du garai hartan izan zirela fusilamenduak, epaiketaz kanpoko exekuzioak eta torturak, baina zentro berriak ez diela horiei aipamenik egiten.
Horiek hala, sareko kideek ohartarazi dute memoria kolektiboa «modu zatikatuan» jorratzen duen gune bat irekitzea «arazo bat» dela bizikidetzarako, eta eskatu dute giza eskubideen urraketa guztiak kontuan hartzen dituzten proiektu eta dinamika «eraikitzaileak eta integralak» abian jartzeko. Botere publikoei ere zuzendu zaizkie, «bizikidetza adiskidetsu eta demokratikoa» sustatu dezaten eskatzeko. Elkarte memorialistek uste dute sufrimendu guztiekiko errespetuak eta gertatutako guztiaren memoriak ardaztu behar dutela bizikidetza, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzari, Gasteizko Udalari eta Arabako Aldundiari eskatu diete memorialaren patronatutik irteteko, «zentroak ez duelako bermatzen biktima guztien errekonozimendua».
El memorial en memoria de las víctimas de ETA, que abre sus puertas este mediodía en Vitoria, ha mostrado su rechazo a este centro, la red que agrupa a numerosas asociaciones memorialistas del País Vasco: denuncia que el centro de recuerdo a las víctimas tiene una visión “discriminatoria” y supone “un ataque a la convivencia”. Ha llamado a la ciudadanía a protestar por el contenido y el objetivo de este espacio. La concentración tendrá lugar a las 12:00 horas en la plaza de los Fueros de Vitoria-Gasteiz, a unos metros del lugar donde se ha construido el memorial de las víctimas.
Más de una veintena de asociaciones memorialistas de toda Euskal Herria constituyeron en diciembre del año pasado la red Memoria Integral para reivindicar que el nuevo centro debería trabajar la memoria y la vulneración de los derechos humanos “desde el punto de vista integral”. Desde entonces, han denunciado con frecuencia que el memorial en memoria de las víctimas de ETA no contempla a toda víctima y, ayer, los miembros de la red Nerea Martínez y Josu Ibargutxi reiteraron estas críticas ante los medios de comunicación: “Es un ataque a la convivencia porque se basa en un planteamiento excluyente”. Subrayaron que en el contexto del conflicto del País Vasco han sido numerosas las expresiones de violencia las que han causado las heridas, pero que el nuevo centro ha dejado fuera a miles de víctimas causadas por “aparatos del Estado”.
El espacio de recuerdo a las víctimas ha tomado como referencia a las víctimas causadas por el “terrorismo” desde 1960, pero la red Memoria Completa considera que la elección de esta fecha en medio de la dictadura franquista es “totalmente aleatoria” y no se corresponde con la realidad que debe recogerse en el mapa del sufrimiento provocado tarde y temprano por la violencia del Estado. Entre otras cosas, recuerda que en aquella época hubo fusilamientos, ejecuciones extrajudiciales y torturas, pero el nuevo centro no hace mención a ellas.
Así, los miembros de la red han advertido de que la apertura de un espacio que aborde “de forma fragmentada” la memoria colectiva es “un problema” para la convivencia y han pedido que se pongan en marcha proyectos y dinámicas “constructivas e integrales” que tengan en cuenta todas las vulneraciones de derechos humanos. También se han dirigido a los poderes públicos para pedirles que promuevan “una convivencia amistosa y democrática”. Las asociaciones memorialistas creen que el respeto a todos los sufrimientos y la memoria de todo lo ocurrido deben centrar la convivencia, por lo que piden al Gobierno Vasco, al Ayuntamiento de Vitoria y a la Diputación de Álava que salgan del patronato del memorial porque “el centro no garantiza el reconocimiento de todas las víctimas”.
Informazio gehiago
Aktualitatea-n argitaratua | Etiketak: bizikidetza, Memoria, memoriala
Kazetaritza lan honetan Euskaherriko hamairu eragilek Memoriaren Zentrobat eskatzen dute
Aritikulu honetan Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako Sailburuordetzaren iritzia agertzen delakoan nago
Pertsonalak-n argitaratua | Etiketak: euskal memoria, Memoria
Ikus bideoa:
Aktualitatea, Memoria-n argitaratua
El forense Paco Etxeberria, cree que, a pesar de que algunos testimonios hablaban del enterramiento de hasta 18 personas en la fosa, han sido localizados todos los cuerpos, aunque existe cierta duda con unos restos que podrían elevar a 15 el número de localizados.
Un equipo de técnicos y paleontólogos de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, dirigidos por Paco Etxeberria, han hallado en las proximidades del cementerio de Olabe los restos de 14 personas que, tras evadirse de la prisión del fuerte del monte Ezkaba, fueron fusiladas e inhumadas en 1938.
El paleontólogo de la Sociedad de Ciencias Aranzadi ha confirmado que algunos de los cráneos presentan agujeros producidos por impactos de bala.
Aktualitatea, Memoria-n argitaratua
Eusko Jaurlaritzaren Renne Cassinen aurtengo saria Argentinako Kereilaren Biktimei eta Euskal Plataformari eman zaie. Zorionak eurei eta Goldatu bertan partaidea eta bultzatzaiea den heinean.
(Eskerrak Berriari argazkiagatik).
Baina ekitaldiaren eta bertako gertakizunen gainetik erreflezioa eta lana geratzen dira aurrerantzean. Hurrengo arikuluan Goldatukide adierazgarri baten gogoeta irakurri eta hausnartu ahal duzu:
http://www.berria.eus/paperekoa/1832/025/001/2015-12-10/renne_cassin_saria_eta_kontraesanak.htm
Ekitaldiaren bideotxoa ikusi nahi baduzu, Berriaren webgunera jo dezakezu edo ondoko linkan ikusi:
Aktualitatea, Memoria-n argitaratua
Hodei Iruretagoiena

Euskal Herriko politikariei mintzatu zaizkie Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegiren senideak eta memoriaren arloan lanean ari diren lau elkarte, frankismoko azken fusilamenduen 40. urteurrenean. «Ez utzi beste 40 urte alferrik pasatzen. Hamarkadetako gatazka gainditzeko aukera historikoak irtenbide politikoa exijitzen du, askatasuna, egia eta memoria kolektiboa uztarturik». Frankismoaren amaieran bezala, gaur egun ere «1975eko bidegurutzean» ikusten dute Euskal Herria, eta horrek irtenbide politiko bat behar duela uste dute: «Pertsona guztien eskubide guztiak eta herritarron borondatea errespetatzea».
Donostian egindako agerraldian eman zuten atzo senideek, Egiari Zor fundazioak eta Goldatu, Intxorta 1937 eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteek ekitaldiaren berri. Han izan ziren, elkarteetako ordezkariez gain, Perdi Paredes, Txikiren anaia eta Mertxe Urtuzaga, Otaegiren lehengusua. ETAko bi kideak eta FRAPeko Xose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez-Bravo eta Ramon Garcia hil zituzten egun berean egingo dute omenaldia, irailaren 27an, Zarauzko (Gipuzkoa) Aritzbatalde pilotalekuan, 13:00etan. «Memoriaren eta bakearen eta demokraziaren» aldeko jarreraren isla izango da leloa ere: Egia bide, askatasuna amets.
Ekitaldia antolatu duten lau elkarteek ez ezik, Frankismoaren Aurkako Euskal Plataformak ere babestu du aurtengo deialdia. Maria Servini epaileak hogei pertsona atxilotzeko agindua eman zuen iaz, frankismoko krimenen aurka gidatutako Argentinako kereilaren barruan; haietako lauri egotzi zien Txiki eta Otaegi fusilatzeko gerra kontseiluetan parte hartzea eta zigorrak baliozkotzea.
Orain 40 urte bezala, «demokraziaren eta bakearen» aldeko urratsak egiten jarraitu beharra dagoela iritzi diote senideek eta memoria elkarteek. Orduko gisan, orain ere «erreformaren erreforma, edo [Espainiako] estatuaren benetako demokratizazioa» dago jokoan, haien hitzetan. Horregatik, prozesu demokratikoaren alde ekiteko garaia dela diote, bai Espainiako Estatuan, bai Euskal Herrian. «Historiaren irakaspenak» kontuan hartu beharra daudela azaldu dute, gaur egungo egoera 1936ko altxamendu militarrak eragindako «zaurien» ondorioa ere badela gogora ekarrita. «Galtzaileen oldarraldia» etorri zen gero, eta Txiki, Otaegi eta frankismoaren aurka borrokatu ziren guztiak «oldarraldi haren kume» direla azaldu dute. Bide horretan, haien «konpromisoa hartu eta gaurkotzearen garrantzia» nabarmendu dute, «Euskal Herriak egun dituen erronkak eta korapiloak askatzeko baliagarria delako».
Deialdi ugari egunotan
Zarauzkoa ez da izango azken fusilamenduen eta Gudari Egunaren bueltan antolatutako ekitaldi bakarra. Atzo, gertakari horiek ardatz hartuta osatutako Mañana cuando me matenliburua aurkeztu zuen Carlos Fonseca kazetari eta idazleak, Bilbon eta Donostian. Azpeitian (Gipuzkoa), erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai datorren astean, eta Haizea eta sustraiakdokumentala emango dute irailaren 24an, 21:30ean, Sanagustin kulturgunean. Hurrengo egunean, ostiralez, hitzaldia izango da 12:30ean, udaletxe azpian. Madrilen ere oroituko dute urteurrena, irailaren 26an, ekitaldi batekin. Gudari Egunaren harira, manifestazioa dute Iruñean, hilaren 27an, Oroimena eta askatasuna lelopean, Vinculo plazatik abiatuta (18:00).
Aktualitatea, Memoria-n argitaratua

Bat bilbokoa izanda, askotan txantxa-giroan eta harro hutsa izatea bada ere, konturatu da Bilbok eskutuko beste bizipen/errealitate/ertz ugari badituela, hori oraingoan, Larrinaga gartzelari buruzko erakusketari zor dio.
Zeren badirudi euskal presoen aldeko manifestazioaren urteroko testigu ixila dela Bilbo hiria. Bilboko presoak eta beste ednongoak urruti daude, orain . Lehenxeago, ez askoz lehenago alajaina, Bizkaian preso hartzen zituzten pertsonak Basaurin sartzen zituzten. Bilbotik hurbil, baina kanpoan halere, eta ez itsusi geratuko zelakoan ez, baizik eta hiriaren lurraren prezioa altua zelako eta gartzela aldatu nahi izan zuten. Hala zen Basaurikoa baino aurrerago Bilbon bertan sartzen zituztela, Bilbo zaharraren ondo-ondoan zegoen Solokoetxe hauzoko Larrinaga izeneko gartzelan hain zuzen.
Eta hau idazten duena bertan-bertan bizi zen, hain urrian ere, ezpada preso komunen patioa lehiotik ikusten zuela. Hau da, kartzela eraikuntza bera beste hauzokide bat zen. Beren pareta, dorretxoak, kanpoko espaloian zegoen zaintzarako garita harekin, eta bere “grisarekin” (polizia nazionala gaur) hantxe zegoen mutu baina ez geldi. Nik gartzelaren aldameneko sarrera ikusten nuen, eta paketeak sartzeko, grisaren begirapean lehiatilara hurbiltzen zen jende anonimoa, emakume gehienak; horien guztiak egunerokoa paisaia ziren. Hain etxekoa eze etxe barruan ere sartu zela, eta hara nora, hantxe agertzen zitzaizkigun aitaren lagun batzuk preso politikoak agurtzera, zita lotu, barruko arautegiari muzin egin eta familiari eskuz adio esatera baino ez gehiago eta ez gutxiago.
Larrinagaren hurbiltasunak eraman ninduen erakusketarako argazki batzuen ekarpena egitera. Eta hara non, inpultsu horren atzetik datu andana, uholdea, gaineratu zait, gartzela bera, eta presoak eurak, Bilboko kontu berta-bertakoa izan direla ondorioztatu hainakoa, bilbainitoaren harrokeriaz bestelakoa, baina bilbainadak bezain bilbokoa, zer bilbokoa, bizkaikoa. Hontan nengoela, zerbait gehiago aportatu nahi eta Trifon Etxebarriaren (Etarteren ) aztarna segitzeko pentsatu nuen. Bide historizistegia, nonbait, neretzako, zeren datuak hori baino hurbilagoa zeuden nigandik. Nik neure buruari importantzia eman nahi eta lagunen artean Larrinagako testigantzak behar zirela aipatu eta Aingeru eta Ave Mari atoan , geu ba hantxe izan ginen. Hara bada, lagun-lagunak erbestean izan zirela jakin bai, baina Larrinagan? Etxe ondoan?. Bada bai, biak bikotekide biak egon ziren, ez luze, baina zer da luze?.
Eta hantxe Solokoetxen ikaskide baten aitarekin gaia atera eta, bai bada, haretxen aita gartzelan bertan hil zen bai. Eskileretatik erori eta hilda zerraldo. Semeak, baina, ez omen dauka bere aitaren historia gizarteratzeko gogo berezirik. Halakoxea da herri honen gogoa historiaren atal honetarako?.
Bizitzaren bidean, bat Getxon jarri zen bizi izaten eta, normala denez, hainbaten ikasleren gurasoekin harremana egin ere bai. Kontxo ba… horren anaia ere Larrinagan izan zen. Geroago Jaenenengo gartzelan ezagutu ginen bai, bai.
Erakusketa inauguratu zen , zorionak, eta nahikoa izan zen, zirikatzailean xamarra itxuraz, hainbat eta hainbat kasu Larrinagarekin lotuak entzuteko. Zer pentsatua eman dit honela, kasualitatea ote, beste lagun baten izeba Galdakaotik Larrinagara zazpi urtekin oinez joaten zela entzun nuenean?. Biok mendira paseoan genbiltzala entzun nion Larrinagaren aztarna hori. Pena aztarna materialak, kartak eta, laurogetahamairuko uholdeekin joan zirela. Memoriarako hodamendiak ere oztopo.
Beste hau ere arinagoa izango da, ez dakit. Lagun artean bati galdera bota nuen, aizu, Urbis zure koinatua erbesteratu egin zena, Sabiniano amorratua porzierto, ez zen ba Larrinagan izango?. Ba bai. Zer da hau baina?. Alde guztietatik Larrinaga?. Baina ez zen hemen amaitu sorpresa zeren lagunak arrebari dokumenturen bat gordetzen zuenik galdetu zionean enteratu zen bere aita bera ere Larrinagan preso egon zela. Garaian gidatzeko karneta izan eta komandante baten txoferra aritzeagatik egon zen. Tori! eta zuk abertzale sutsua jakin gabe.
Hau bitxikeri katea, baina ez da ez hemen bukatzen. Orain dela berrogetabost urte lagunak garela eta pentsa zenbat gogorapen elkarrekin. Bada orain jakin dut Arantza lagunaren aitite ere Larrinaga barruan izan zela. Eta bere gurasoak noiz irtengo zain egon ziren eurak eskontzeko. Zer behar da ba gogorapen hauek argitara ekartzeko?.
Soziologiaz batere ez dakit, eta horregatik edo, harritu egiten nau inguruan horrenbeste kasu izatea nire lehiotik ikusten nuen etxe zikina horrekin erlazionatutako jende kopurua. Hortik igarotakoak benetan asko behar dira izan ni neu horrenbesteren berri izateko. Gero jakin dut Larrinagatik bere ehun urtetan zehar milaka preso izan direla, Bilbo baterako gehiegi seguru. Baina meritu benetakoa familiakorik barruan izan gabe sarri-sarri Larrinagara presoak bisitatzen hurbiltzen zen Edurne izeneko andre horrexena da. Hauzoan bizi zen bai baina elkartasunerako dedikazio hori nondik zetorkion?. Burutik edo bihotzetik ateratzen zitzaion, seguru. Hori bai meritua.
Eta erakusketaren arratsaldean halaxe bota zidan andra horrek agurraren bateaz. Zeu jaio baino leheagoko argazki bat daukat hemen zure aitarekin. Hara, zeuek hartu oriotzapen hauen gogorapena finkatzearen lana, esango balu bezala.
Eta erakusketa amaitu da baina ez datuen arteko lotura aztarnak. Hasieran gure etxera etortzen ziren agurletariko bat gure dantza taldearen “trainerra” (trebatzailea?) Sabinoren andrea izan zen. Datu hau oraintxe gogoratu dit Sabinek berak erakusketaren argazkiak ikusi dituenean. Baina ez hori bakarrik, argazkietan ikusten den dantza saioa egiten genuen bitartean bera Larrinaga barruan zegoen. Hau da txistuaren doinua elkarrekiko komunikazioa izan zen. Esan dezadan ni taldearen gazteenetarikoa nintzela nire memoria falta justifikatzeagatik, baina honetarako ere balio du erakusketak. Bejondeiela Aranzadikoei eta jarraitu lanean datu ugari agertu eta plazaratuko dituzue, seguru.
Memoria egiteko apur bat berandu al da?. Ala goizegi?. Norbera kontuaren erdian dabiltzanean ezin omen du historia kontatu. Eskerrak Aranzadi inguruan gazteak dabiltzatela historia hau, eta beste asko seguru, dokumentatzen, gogoratzen eta plazaratzen. Sinestta bainago Larrinagaren historia hurbileko historia ezezaguna dela. Nola liteke milaka pertsonen historia eskutuan, ixilean irautea?.
Atera itzazue argitara, jarraitu oraintsu eta gertuko historia hauek sozializatzen.
Onuragarria da dudarik gabe. Eskerrik asko ekimenagatik.
Memoria, Pertsonalak-n argitaratua