San Juan Anteportaletañan
Larunbat arratsaldian
Ama atso tronpeta joten
Motroilo baten gainian
Urra, Urra, Urrra, San Juanetan
Dantza egin dugu Enparantzetan
(edo Bart baratzetan”)
Oharrak: Buruz Maria Marcó kantatzen zuenetik hartuta. Herri kantua jasota dago: https://eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-5019/
Ba dago Eskoriatza ondoan (Mebiola inguruan) San juan Txiki izena duen ermita bat San Juan ante porta letaña deitzen dutena: https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Joan_Txiki. Gure familia Bergaran bizi izandakoa izaki, ermita honekin erlazionatu dugu guk beti kantu hau. Goiko web orri honetan ere aipatzen da kantua.
Utzi iruzkina