Jon-(e)k argitaratua | 2025-08-20

ELIZATIKAN KONBENTURAINO

Elizatikan konbenturaino

egin digute galtzada,

azkeneko eguna da eta,

azkeneko eguna da eta,

azkeneko eguna da eta

goazen guztiok dantzara.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,.

Horrela bizi bagina beti,

Horrela bizi bagina beti,

Horrela bizi bagina beti

ondo ginake Kattalin.

Kattalin Katalin maitea!.

Kattalin Katalin ene maitea!.

……………………………………………………………………………………..

Zorioneko danbolin soinu ederra gaztearentzat:

mutilarentzat atsegin ona, baina hobea guretzat.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Txit poz haundia sentitzen degu gure bihotz barrenean

mutil gazteak jolas onean gurekin dabiltzanean.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

Kattalin ene maitea!

Kattalin ene maitea!.

Plaza Berrian mutil gazteak dantatutzeko gure zai,

zaleturikan gaude gu eta dantzatu gaitian lasai.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Euskal Herriko soinu alaiak, irrintzi eta algara

pozkidatzera goazen guztiak salto ta brinko plazara.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin,

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Zer atsegina jai artsaldean kontzejuko atarian

alkarturikan gabiltzanean guztiak erokerian.

Txin-txin txilibitu soinua, txin-txin txilibitu danbolin

horrela bizi bagina beti ondo ginake Kattalin.

        Kattalin ene maitea!

Anonimoa

        Musika: Etxeberria-Gimon

Hitzak eta partitura: https://eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kantutegia/ab-4947/

Oharrak: Guk etxean lehenego ahapladia baino ez genuen abesten. Errepikapenak ipini ditut etxean egiten genituen beste. Beste datu base batzuetan KATALIN izenarekin agertzen da.


Utzi iruzkina

Atalak