Jon-(e)k argitaratua | 2023-02-06

Oroitgarriak

BARRENEN BOTATAKOAK

Herritik hirira

Eta berriz herrira

Bizitzaren ildoa

Blai ongarritu duzu

Horra hor atzeko

Ugari, zabal, aberats

Betirako zure uzta

Barren, 2012-01-27

Mundua ez da beti jai,

inoiz tristea ere bai,

baina badira mila motibo

gogoratzeko alai.

Bestela datozen penai

ez diet zurik bota nahi,

ni hiltzen naizen gauean behintzat

egizue lo lasai

Barren 2013-01/18

Bihotzean min dut, min etsia,

negar ixila darion mina.

Maiteñoa non: bi urtez, enarak

etorri garaiez, aldegina.

(Xabier Lizardi, 1930)

Barren 2014-01-16

Lau urtekoa epe hutsala

oroimenak ezin konta ahala

triste bizi naiz eta…

Nahiz eta maittia gurekin

betiko zagozala.

Barren 2016-01-22

Haztea ez da

 gauzak

gure atzean uztea,

ahaztea alegia,

gure barnean

gordetzea baizik.

Zurekin hazten jarraitzen dugu

Etxekoak

Barren, 2017-01-20

Maite ditut maite

geure bazterrak

lanbroak

izkutatzen dizkidanean

zer izkutatzen duen

ez didanean ikusten uzten

orduan hasten bainaiz

izkutukoa…

nere barruan bizten diren

bazter miresgarriak

ikusten.

(Joxean Artze)

Barren, 2018-01-19

Etxekoak

Beti izango zaitugu gogoan.

Barren, 2019-01-19

Zortzi

Zor

Hor

Urte

Ur

Dira

Zira

Gira

Barren 2020-01-16

Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak,
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien mila ernegai
iraganaren oroitzak.

 (Xabier Lete, A. Valverdek eta M. Laboak musikatua)

Barren, 2021-01-15

Nere maitea ez egon sustoz,
biziko gera munduan gustoz.
Palazio bat eginen dugu
sekalez edo lastoz.
Balkona ere basa lizarrez
teilatua belar igarrez.
Ala goizean enkargatu da
Baionako Pierres.

Barren 2022-01-21

Behin atzera begiratuz gero,

Izan dadila atzera oso.

Aurrera jarraitzeko,

zer hobeto

gaztaroko makulua baino.

Barren 2023/01/27

Hor ginan trikuharrian bisitan

Hor zaude zure betikoan, zurean

Orain bi mila urteko haien lez

Gogoratzen zaitugu maitasunez

Barren 2024/01/19


Utzi iruzkina

Atalak