Jon-(e)k argitaratua | 2015-02-05

Larrinaga labur

Bilboko Larrinaga

(saka hemen bideotxo bat ikusteko)

2 Larrinaga2

Bilboko jendea

Bat bilbokoa izanda, askotan txantxa-giroan eta harro hutsa izatea bada ere, konturatu da Bilbok eskutuko beste bizipen/errealitate/ertz ugari badituela, hori oraingoan, Larrinaga gartzelari buruzko erakusketari zor dio.

Zeren badirudi euskal presoen aldeko manifestazioaren urteroko testigu ixila dela Bilbo hiria. Bilboko presoak eta beste ednongoak urruti daude, orain . Lehenxeago, ez askoz lehenago alajaina, Bizkaian preso hartzen zituzten pertsonak Basaurin sartzen zituzten. Bilbotik hurbil, baina kanpoan halere, eta ez itsusi geratuko zelakoan ez, baizik eta hiriaren lurraren prezioa altua zelako eta gartzela aldatu nahi izan zuten. Hala zen Basaurikoa baino aurrerago Bilbon bertan sartzen zituztela, Bilbo zaharraren ondo-ondoan zegoen Solokoetxe hauzoko Larrinaga izeneko gartzelan hain zuzen.

Eta hau idazten duena bertan-bertan bizi zen, hain urrian ere, ezpada preso komunen patioa lehiotik ikusten zuela. Hau da, kartzela eraikuntza bera beste hauzokide bat zen. Beren pareta, dorretxoak, kanpoko espaloian zegoen zaintzarako garita harekin, eta bere “grisarekin” (polizia nazionala gaur) hantxe zegoen mutu baina ez geldi. Nik gartzelaren aldameneko sarrera ikusten nuen, eta paketeak sartzeko, grisaren begirapean lehiatilara hurbiltzen zen jende anonimoa, emakume gehienak; horien guztiak egunerokoa paisaia ziren. Hain etxekoa eze etxe barruan ere sartu zela, eta hara nora, hantxe agertzen zitzaizkigun aitaren lagun batzuk preso politikoak agurtzera, zita lotu, barruko arautegiari muzin egin eta familiari eskuz adio esatera baino ez gehiago eta ez gutxiago.

Larrinagaren hurbiltasunak eraman ninduen erakusketarako argazki batzuen ekarpena egitera. Eta hara non, inpultsu horren atzetik datu andana, uholdea, gaineratu zait, gartzela bera, eta presoak eurak, Bilboko kontu berta-bertakoa izan direla ondorioztatu hainakoa, bilbainitoaren harrokeriaz bestelakoa, baina bilbainadak bezain bilbokoa, zer bilbokoa, bizkaikoa. Hontan nengoela, zerbait gehiago aportatu nahi eta Trifon Etxebarriaren (Etarteren ) aztarna segitzeko pentsatu nuen. Bide historizistegia, nonbait, neretzako, zeren datuak hori baino hurbilagoa zeuden nigandik. Nik neure buruari importantzia eman nahi eta lagunen artean Larrinagako testigantzak behar zirela aipatu eta Aingeru eta Ave Mari atoan , geu ba hantxe izan ginen. Hara bada, lagun-lagunak erbestean izan zirela jakin bai, baina Larrinagan? Etxe ondoan?. Bada bai, biak bikotekide biak egon ziren, ez luze, baina zer da luze?.

Eta hantxe Solokoetxen ikaskide baten aitarekin gaia atera eta, bai bada, haretxen aita gartzelan bertan hil zen bai. Eskileretatik erori eta hilda zerraldo. Semeak, baina, ez omen dauka bere aitaren historia gizarteratzeko gogo berezirik. Halakoxea da herri honen gogoa historiaren atal honetarako?.

Bizitzaren bidean, bat Getxon jarri zen bizi izaten eta, normala denez, hainbaten ikasleren gurasoekin harremana egin ere bai. Kontxo ba… horren anaia ere Larrinagan izan zen. Geroago Jaenenengo gartzelan ezagutu ginen bai, bai.

Erakusketa inauguratu zen , zorionak, eta nahikoa izan zen, zirikatzailean xamarra itxuraz, hainbat eta hainbat kasu Larrinagarekin lotuak entzuteko. Zer pentsatua eman dit honela, kasualitatea ote, beste lagun baten izeba Galdakaotik Larrinagara zazpi urtekin oinez joaten zela entzun nuenean?. Biok mendira paseoan genbiltzala entzun nion Larrinagaren aztarna hori. Pena aztarna materialak, kartak eta, laurogetahamairuko uholdeekin joan zirela. Memoriarako hodamendiak ere oztopo.

Beste hau ere arinagoa izango da, ez dakit. Lagun artean bati galdera bota nuen, aizu, Urbis zure koinatua erbesteratu egin zena, Sabiniano amorratua porzierto, ez zen ba Larrinagan izango?. Ba bai. Zer da hau baina?. Alde guztietatik Larrinaga?. Baina ez zen hemen amaitu sorpresa zeren lagunak arrebari dokumenturen bat gordetzen zuenik galdetu zionean enteratu zen bere aita bera ere Larrinagan preso egon zela. Garaian gidatzeko karneta izan eta komandante baten txoferra aritzeagatik egon zen. Tori! eta zuk abertzale sutsua jakin gabe.

Hau bitxikeri katea, baina ez da ez hemen bukatzen. Orain dela berrogetabost urte lagunak garela eta pentsa zenbat gogorapen elkarrekin. Bada orain jakin dut Arantza lagunaren aitite ere Larrinaga barruan izan zela. Eta bere gurasoak noiz irtengo zain egon ziren eurak eskontzeko. Zer behar da ba gogorapen hauek argitara ekartzeko?.

Soziologiaz batere ez dakit, eta horregatik edo, harritu egiten nau inguruan horrenbeste kasu izatea nire lehiotik ikusten nuen etxe zikina horrekin erlazionatutako jende kopurua. Hortik igarotakoak benetan asko behar dira izan ni neu horrenbesteren berri izateko. Gero jakin dut Larrinagatik bere ehun urtetan zehar milaka preso izan direla, Bilbo baterako gehiegi seguru. Baina meritu benetakoa familiakorik barruan izan gabe sarri-sarri Larrinagara presoak bisitatzen hurbiltzen zen Edurne izeneko andre horrexena da. Hauzoan bizi zen bai baina elkartasunerako dedikazio hori nondik zetorkion?. Burutik edo bihotzetik ateratzen zitzaion, seguru. Hori bai meritua.

Eta erakusketaren arratsaldean halaxe bota zidan andra horrek agurraren bateaz. Zeu jaio baino leheagoko argazki bat daukat hemen zure aitarekin. Hara, zeuek hartu oriotzapen hauen gogorapena finkatzearen lana, esango balu bezala.

Eta erakusketa amaitu da baina ez datuen arteko lotura aztarnak. Hasieran gure etxera etortzen ziren agurletariko bat gure dantza taldearen “trainerra” (trebatzailea?) Sabinoren andrea izan zen.  Datu hau oraintxe gogoratu dit Sabinek berak erakusketaren argazkiak ikusi dituenean. Baina ez hori bakarrik, argazkietan ikusten den dantza saioa egiten genuen bitartean bera Larrinaga barruan zegoen. Hau da txistuaren doinua elkarrekiko komunikazioa izan zen. Esan dezadan ni taldearen gazteenetarikoa nintzela nire memoria falta justifikatzeagatik, baina honetarako ere balio du erakusketak. Bejondeiela Aranzadikoei eta jarraitu lanean datu ugari agertu eta plazaratuko dituzue, seguru.

Memoria egiteko apur bat berandu al da?. Ala goizegi?. Norbera kontuaren erdian dabiltzanean ezin omen du historia kontatu. Eskerrak Aranzadi inguruan gazteak dabiltzatela historia hau, eta beste asko seguru, dokumentatzen, gogoratzen eta plazaratzen. Sinestta bainago Larrinagaren historia hurbileko historia ezezaguna dela. Nola liteke milaka pertsonen historia eskutuan, ixilean irautea?.

Atera itzazue argitara, jarraitu oraintsu eta gertuko historia hauek sozializatzen.

Onuragarria da dudarik gabe. Eskerrik asko ekimenagatik.

 


Utzi iruzkina

Atalak